sábado, 2 de mayo de 2009

Balorazio pertsonala

Pixka bat zaila egin zait lan hau egitea, zeren informazio gutxi zegoen bilatu behar genituen lekuei buruz. Zaila egin zait ere, nire ordenagailua ondo ez doalako eta asko kostatu zait informazioa blogean sartzea arrazoi honen ondorioz.

Baina ezusteko hauek alde batera utzita, Donostiako historia ezagutzea oso interesgarria iruditu zait. Zeren eta gure hiriko historia jakitea beharrezkoa da, Donostia hobeto ezagutzeko eta hobeto ulertzeko.


Paseo Berrian zegoen ermita

1941ko uztailaren 16an izan zen , Virgen del Carmen jaiegunean, itxasoko jendearen zaintzailea, Paseo Berriko ermita ireki zen eguna. Balearretan hil ziren gipuzkoar marinelen eta itxasoan berain bizitzak eman zituzten guzti horien omenez egina.

Ermitaren ondoan irudi bat ipini egin zen, Juan Sebastián Elcanoren irudia, eta bere oinarrian oroitarri bat jarri zuten honela esanez:

«Juan Sebastián Elcano, hijo de Guetaria, primero que dio la vuelta al mundo. 1476-1526».

Beste lapida batzuk zeuden inskripzio hauekin:

«Juan Lazcano. Natural de Lazcano. Héroe de la conquista de Nápoles, aprehensor de César Borgia. Siglos XV y XVI».
«BIas de Lezo. Natural de Pásajes. Héroe triunfador de Cartagena de Indias. 1687-1741».
«Antonio Oquendo. Nació en San Sebastián. Almirante invencible.1577-1640».
«Cosme Damián de Churruca. Hijo de Motrico. Sabio y héroe. 1761-1805».

Lapidak bikoteka lotuz, Espainiako ezkutuak azaltzen ziren eta berain abizenen armarria ere.

P. Vela, Armadaren eliz-taldearen komandantea, meza eman zuen, bi marinelen laguntzarekin.

Arrantzaleek, erremuak altxatuz, zain egon ziren Balearretan hil ziren gipuzkoarren izenak gogoratzen zuten hilarrien aurrean.

Ermita, don Ramón Cortázar arkitektoaren obra, Diputazioak eta don Elías Querejeta presidenteak , eta udaletxeak eta don Antonio Paguaga alkateak emandako kemenari esker eraiki zen.

Gaur egun Oteizaren eskultura bat dago ermita zegoen lekuan.

Juan Carlos printzea Donostia bizi zenekoa


1950tik 1954ra, Don Juan Carlos, Miramarren bizi eta ikasi zuen, bere anaiarekin, Don Alfonso infantea, ikasle talde batekin eta irakasle claustro txiki batekin. Franco eta Don Juanen arteko akordio batek Juanito lotu zuen oinordetza obligazioarekin eta Espainian ikasteko aukera ireki zitzaion mutilari, bere aitarengandik eta Estoriletik oso hurrun.

Horren ondorioz, Miramar jauregiaren alde bat egokitu zen etorkizuneko erregearentzako eta beste barneko lagunentzako, irakasle nahiz ikasle, Don Juanen familiarengandik hurbil zeudenen artean aukeratuak. Egun guztietan 7,30-tan esnatzen ziren Meza entzuteko. Gosariaren ondoren klaseak hasten ziren, irakasle talde batengadik emanda, José Garrido buru zena, oso irekia zena bere garairako.

Segur aski, klaseak baino gehiago, erregeak jaiegun momentuetaz gogoratzen da. Donostiatik eta bere inguruneetatik irteerak, Loyolako Hipikan zaldiketa, hockey partiduak patinekin, ikuskizunak… Eta 1953ko urtarrilaren 20ean Antiguoko danborrada Miramarren sartu zenean, Sarrieguiren musika jo zutenean Juanito eta bere lagunen aurrean.

Azor-eko hitzaldiak



Francok ez zuen inolako komentariorik egin Azor-eko elkarrizketaren xehetasuneei buruz, ezta ez zen idatzita jaso ere. Ricardo de la Cierva gogoratzen da urte asko geroago, Francoren senide batek, elkarrizketa horretan Estatu-burua edozein oinordetzako aipamenik saihestu zuela aitortu zion. Horren ondorioz, Bartzelonako kondeak egindako komentarioetan oinarritzen dira itxasontzi horretan gertatutakoa kontatzeko:

“Minutu gutxi pasa ondoren, Francori kezkatzen zitzaion puntu garrantzitsu bati buruzko akordio batetara iritsi ziren: Juan Carlos eta Alfontso, bi Infanteak, Espainian beraien ikasketak egingo zituztela, bere egoitza han finkatuz (…). Seguraski, Francok Don Juani Oinordetzako Legea ez zela beraren kontra jartzeko pentsatuta esplikatu ziola. Baina Don Juan arrazoi nahikoak izan zituen, bere semearen irudia bere irudi propioa baino gehiago sustatzen ari zela pentsatzeko”.

Frankismoak jarritako kale izenak

Victor Pradera

Vázquez de Mella tradizionalistaren jarraitzailea, karlimoaren zatiketan jarraitu zion, “Partido Católico Tradicionalista” partidua sortu zuenean. Geroago, “Partido Social Popular”-ean esku hartu zuen eta “Acción Española”-ren kidea izan zen. Espainiako batasunaren nahia zeukan bere ideia nagusitzat. Bere obsesioa, beraren ustez, nazionalismo periferikoek irudikatzen zuten arriskua izan zen. Euskal nazionalismoaren aurka borrokatu zuen aktiboki, Euskal-Nafarroar Estatutuen aurka jarri zen eta Nafarroan antieuskalduntasun politikoaren jaiotzan laguntza eman zuen. 1936an anarkista-talde batek fusilatu zuen.


Gaur egun, Victor Pradera kaleari Easo kalea deitzen zaio.


Avenida de España

Gaur egun, Avenida de la Libertad deitzen zaio.



Hermanos Iturrino
Horrela deitu zuten kale honi bi anai falangistengatik, kale honetan bizi izan zirelako eta gerran hil zituztelako. Gaur egun Easo kalea deitzen zaio.

Zinemaldiaren hasiera




Lehenengo Zinemaldiaren ospakizunarekin (1953an), “zazpigarren artea”-ren jende topaketa eman zen Donostian, pertsona oso famatuak handik igaroz: Ava Gardner, Vittorio Gasman, Charlton Heston... Edizio honetan Espainiako pelikulak soilik sarituak izan ziren.


Urte hauetan Espainiako Printzea, Don Juan Carlos Borboikoa eta bere anaia Don Alfonso Infantea Miramar jauregian bizi ziren.

Ondarretako kartzela zena


Ondarretako kartzela sufrimenduaren eta zapalkuntzaren sinboloa da. Eraikin honekin erlazionaturik dagoen gertaerarik tamalgarriena, zalantzarik gabe, 1936an gertatu zena da, frankistak ia 200 pertsonen ateratze bat egin zutenean gero Hernaniko hilerrian fusilatutak izateko.
1886ean eraikita eta 1949an suntsituta, kartzelaren hondareen lodiera Ondarretako pasealeku eta lorategien azpian irauten du oraindik ere. Hondartzan azaleratutako egiturak, orain desegin egin direnak, eraikina inguratzen duen harresi baten oinarriak dira eta 3 metrotara barneratzen dira hondarrean, tuneletatik ihesaldiak saihesteko.

viernes, 1 de mayo de 2009

Monpaseko bateria militarra

1898 urtean Monpaseko bateria eraiki zen estatubatuar marinaren eraso posible batean Donostiako hiria defendatzeko. Cubako gerra Euskal Herriko kostaldera iristen zen, behintzat kezka moduan. Gerra bukatu zen erasorik jasan gabe eta 1908an 15cm-ko lau kanoi jaso zituen, kuartel berria eraikitzen zuten bitartean. 1936an bere kanoi zaharrekin tiroak ematera iritsi zen matxinatutako ontzien aurka. Desmilitartuta geratu zen 1950ean.

Gaur egun eztutu eta hurbila den leku bat da, beti itsaslabarrean bere habiak egiten dituzten kaioez beterik. Monpaseko muturrera iristeko bide maldatsu eta karabilkatsu bat ibili behar da, altuetara zorabioa jasaten duten pertsonentzako desegokia. Hiriko ikuspegi harrigarria da ibilbide hau egiteko aurrerabidea.

Urgull mendiko Jesukristoa

Eskultura hau Donostian antolatu zen diru-bilketa bati esker eraiki zen. Urgull mendiaren tontorrean dago, Mota gazteluaren gainean. Jesus Bihotzekoaren irudiak ezin hobeto erakusten du, bai darabilen gaiagatik bai estetikagatik, lan hau egin zen garaiko eskultura ofiziala nolakoa zen: oso urrun zebilen Oteiza, Chillida eta beste batzuk buru zituzten abangoardiako eskulturetatik.

Egia esan, eskultura kokatzeko hautatu zen tokia ez da oso egokia, eta gainera, gaur egun ez du konektatzen gizartearen gehiengoaren pentsamenduarekin. Baina, hala ere, ez dago dudarik Donostiaren paisaia eratzen duten osagai nagusienetako bat bihurtu dela. Monumentuak 16 metroko garaiera duen piramide moztu bat du oinarrian, barrualdean kapera txiki bat daukana. Haren gainean, estatua bera dago: 12,5 metroko garaiera du, eta hormigoi armatuz egina dago.

Gaur egun Jesuseko Bihotz Sakratuaren irudia, Urgull mendiaren goialdean kokatuta, ikur frankistatzat hartu daitekeen edo ez eztabaidatzen ari da, izaera erlijioso nabaria duela alde batera utziz. Izan ere, bere eraikuntza 1936ko gerraren ondoren ezarritako erregimenaren onespenarekin kontuan hartu zuen.

Ayeteko udaldiak


Franco jeneralak, Espainiako Estatuko buru berriak, monarkiaren tradizioari eutsirik, udaldi ofizialak Donostian igarotzea erabaki zuen. 1939an, udalak, halako ohore handia eskertzeko, Francoren esku jarri zuen Ayeteko jauregia. Francoren etorrerak berehala erakarri zituen Espainiako goi mailako handikiak. Udaldian, Donostiako hondartzak eta hotelak berriz bete ziren jendez.

Ayeteko jauregia 1878ean eraiki zen Hayet-en etxeko eremuetan Bailén-eko dukeen aginpidean. Hango ostalarien artean, Alfontso XIII erregea eta Mª Cristina erregina bereizten dira. Hainbat jabeetatik pasa ondoren, Donostiako udaletxeak jauregia erosi zuen 1939an Franco jeneralari eskaintzeko udako egoitza bezala eta 1975 urtera arte eginkizun honi eutsi zion. Honen ondoren, eraikin hau udaletxeko eskuetara itzultzen da eta harreraleku bezala eskaintzen dute, lorategiak jendeari irekiz.